XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aiuntamentuko Kultura Bulego Teknikoan, euskal dantza klaseak hartu nahi zituen guzientzat matrikula irekitzen zen, klaseak Akademia Munizipalak eratuak, jakina, eta GOIZALDIren zuzendaritzapean.

Dantzaren alde egin zen lanari, 1961ko ekainean euskal abestiarena erantsi behar zaio.

Korua eraturik, Felix Ganboaren zuzendaritza pean, bere lehenengo ihardunaldia Gisors-ko festibalean izan zen, Normandian.

Interpretatu ziren abestiak: Goiko Mendian, Urteagarena; Haurtxoa seaskan, Olaizolarena eta Bigarren Kalez Kale, Sorozabalena.

Hogei dantzari, hamabost irule, zortzi txistulari, bi trikitilari, sei abeslari eta koruko zuzendaria ziren 1964ean GOIZALDI osatzen zutenak eta gure dantzen jatortasun bikainagoa lortzearren egindako lanak gure istrumentu autoktonoen istudioaz bukatu ziren.

Horrela izan zen posible hemengo aldizkariek, urtarrilean, La alboka ya suena en San Sebastián idatzi ahal izaitea Alboka, behi adarrarekin eginda, orain mende batzuk Euskal Herrian artzainek erabilia, galtzear zegoen Joxe Inazio Montesek GOIZALDIn sartu zuenean, bidebatez Gipuzkoan sartuz.

Mendietatik aldendua, euskal dantza taldeetan agertu gabea, honela alboka salbatua izan zen gure probintzian, taldean txistua, danborra, txirula, Nafarroako gaita eta muga ondoko fanfarrearen ondoren sartuaz.

Gure herriko dantza eta tradizioak mantentzea alperrikako lana izanen lizateke, istudio iraunkor batek lagunduko ez balio.

Eta GOIZALDI istudio honetarako prestatu zen, geroago praktikan ezarriaz.

GOIZALDIkoak euskal probintzia guztietan ibili ziren dantza zaharrenak pelikuletan inprimatzen eta batez ere galtzear zeuden haik.

Honela filmatu zituzten: Xemeingo Ezpata-dantza (Markinan), Oinatiko dantzak; Tolosako Bordondantza; Goiherrikoak eta Oriako sorgindantza; Lesaka eta Baztangoak; Luzaide eta Otxagabiakoak, Arizkungo sagardantza eta Lantzeko karnabal dantza; Nafarroa frantseseko danak eta Corpus egunean dantzatzen diren dantza danak eta orobat Xuberoako maskarada.